XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bitartean ama seme-alabekin al zuan bezela....
Zazpi senide izan omen ziran: iru mutil ta lau neska.
Mutillak: Jose Maria, Inazio ta Prantxisko, gure bertsolaria, anaietan gazteena.
Ta neskak: Ageda, Maria Joxepa ta beste bat Loiola`ko Beristain`era ezkondu ta gazterik il zana.
Inazio, kontratista izan zan.
Bilbao`ko Atxuri`ko estazioa berak egin zuan; baita tren-bideko puska bat ere.
Gero, mueble-fabrika jarri zuan, bañan etzuan suerterik izan.
Aita ere, nekazaritzan ez-ezik lan oietan ere pixka bat saiatu zan.
Tolosa`tik Azpeitia`rako kamioaren puska bat, berak egin zuan, kontratan artuta.
Kuadrillan amazazpi mutil omen ziran.
Oietako bat, bere seme Prantxisko, bertsolaria alegia.
Gorostieta`n lo egiten zuten danak.
Etxerako gelditu zana Prantxisko izan zan.
Au ere, aita bezela, nekazaritzan ez-ezik, bidegintzan ere askotan jardun zan; baita ikazkintzan eta baso-lanean ere, txabolan lo eginda.
Oso gizon saiatua izan zan; etzan geldirik egoteko jaioa.
Bertsogintzan, berriz, aotik aora poliki zekiana omen zan, bañan ola oso gutxi kantatu zuan.